2019(e)ko urtarrilaren 11(a), ostirala

ESPAZIO PUBLIKOAN IZATEKO MODU EZ BERTUTETSUAK



Badira eraso zuzenez aparte emakumeak lotu eta otzan bihurtzeko estrategia ez hain agerikoak. 
Horietako bat emakumeei lotzen zaien edozein ezaugarrien gaineko kritika da.
Haizea Barcenilla bere “Ahotsak” artikuluan emakumeen ahotsak espazio publikoan duen lekuaz 
mintzatzen da eta gustagarri izateko eskatzen zaizkion ezaugarri kanonikoez. Emakumeen ahotsak dituzten ezaugarriak direla eta (gozo eta hauskorra), jasotako kritiken eta
honek eragiten duen inpotentziaren inguruan hausnartzera eraman nahi du irakurlea.
Baina kritika ez da arma bakarra. Sarri, ahoa ireki eta “ez jarri urduri” esaldia esatea, nahikoa da 
norbaiten gainean boterea duzula erakusteko. Esaldi hortaz hitz egiten du Jone Martinez Palaciosek bere artikuluan eta baretasunak merkatua duela ere esaten du.

Gehiago irakurri nahi izanez gero, jarraian atxikita uzten dizkizuegu bi artikuluak:











2019(e)ko urtarrilaren 7(a), astelehena

ZURE ISPILUA NAIZ, JOANA VASCONCELOS

ZURE ISPILUA NAIZ, JOANA VASCONCELOS

Guggenheim museora sartuaz batera jakin genuen aparteko erakusketa zela Joana Vasconcelosena; museo guztia 
hartu nahi zuen Egeria lan erraldoiak egin zigun harrera, olagarro koloretsu moduko bat irudikatzen duenak. 
Erakusketei buruz genituen ideia guztiak apurtu eta sekulako sorpresa hartu genuen.


Egeria, 2018


Erakusketara sartu eta lehen gelan bihotz gorri erraldoi bat besterik ez da, sardexka eta aiztoz eginikoa. Esekita den 
bihotza espazioan biraka dabil Portugaleko ikur den fado musika ederrak lagunduta. Gela beltza izateak hunkigarriagoa
eta sentikorragoa egiten du lana.
Corazón independiente rojo (Coração Independente Vermelho), 2005
Corazón independiente rojo (Coração Independente Vermelho), 2005

Marilyn, bere obretan ikono denak, sentimendu kontrajarriak eragin dizkigu; takoi ezin zorrotago duten zapata distiratsu 
eta glamurdunak lapikoekin eginak direla konturatu garenean. Emakumeek historian zehar bete dituzten rolak zalantzan
jartzera gonbidatzen gaitu artistak.

Marilyn, 2011


Aspaldiko telefono multzoak osatzen duen pistola izan da guretzat bigarren artelan esanguratsuena. Teknologia berriek 
eta telekomunikabideek eragiten diguten min guztiaren kritika da lan hau. Gainera, telefonoaren hotsek pistolatik bala 
bat irteten den momentuan ateratako zarata irudikatzen dute. Teknologia nolako arma indartsu eta arriskutsua izan 
daitekeen konturatzen laguntzen digu.

Call Center, 2014–16
Call Center, 2014–16


Joana Vasconcelosen artelanetan ikusgarriena arrosa koloreko helikopteroa dela esango genuke, hura ikustean gutako 
batek ere ezin izan zuen ahoa itxita gorde. Edozein adin eta pentsaerako jendeari gustatzeko obra ikusgarria da.

Lilicoptère, 2012
Lilicoptère, 2012

Laburbiltzeko, erakusketa hau apurtzaile eta ikusgarri hitzekin definituko genuke. Berritzaile da antzematen den 
umoreagatik eta erabilitako "etxeko" materialen eta tratatzen dituen gaien seriotasunaren arteko kontrasteagatik. 
Dudarik gabe, arte munduan sartzeko edo arte mundua gozatzeko aukera aparta.

Bihotz erraldoi gorria inspirazio iturri izan genuen azaroaren 25eko aldarrikapenerako, geuk ere hainbat kolore eta
tamaina desberdinetako bihotzak egin genituen. Hau ikasle guztiekin partekatu nahi izan genuenez, azaroaren 23rakon 
erakusketa prestatu genuen. Bertan ikasleek bihotzak ikusteko aukera izateaz gain, “Nire bihotza” izeneko poema 
entzuteko eta Mutrikuko Beldur Barikeko bideoak ikusteko aukera ere izan zuten.